LONJERO EGUNeko egitaraua itxi dugu, bi aste falta dira eta guztia prest dago. Gaur amaitu dugu maketatzen eta kartela inprentarabidali dugu. Elkarlana da gure indarra, guztiok badugu ideiaren bat, guztiok proposamenen bat lonjero eguna egiteko. Gazteok pentsatzen dugu, gazteok partehartu, gazteok egin, horregatik da hain berezia guretzat egun hau.
Pasibotasunera bultzatzen gaituen mundu honetan, aktibo jarrera hartu dugu. Gure espazioak guk gestionatu nahi ditugu. Ez dugu aisialdia eta kultura kontsumitu nahi, kultura bizi nahi dugu eta auzoetako jai txikiak biziarazi.
Gazteon arteko harremanak asko hobetu dira lonjero egunaren bidez. Guztiok lan egiten dugu bere inguruan, batzuk antolaketa bileretara joan gara, beste batzuek karaokeaz okupatu, besteak sukaldeaz, beste batzuek txaranga eta taldeak kontaktatu ditugu. Bi aste falta dira, eguraldia lagun, zain gaude. TRAPAGARANGO GAZTERIA AURRERA GOAZ, BIZIRIK eta EZ GAUDE LO!
Flash Move bat muntatu nahi dugu gaztetxe publikoaren alde. Bertsoa eginda dago eta musika Usteak Ustelek emango du. Dantza pausuak falta dira. Dantza sortzeko lehen zita ostegunean jarrita dago 20:00tan gaztetxean.Zumba zumba style??
Ostegunean
19:30tan izango da LONJERO EGUNEko azken bilera. Ia ia ez da ezer
falta! eta gauzak ixten ari dira!! OXABI taldeak egingo du LONJA poteoko
animazioa. Gaueko karaoke-fashion ere, erdi prestatuta omen daukate
pieza musikal ikaragarriekin! Usteak ustel eta Humus Sapiensen kontzertua. HOLAKOren berbena, bazkaria....
Aurrera neska mutil, trapagaranen gazteria
ez da hil, zutik eta indartsu dabil! osteguna 19:30tan in the gaztetx.
Azaroan hasi ginen hausnarketa luze batetan. Haren ondorioak jaso ditugu, bi talde osatu ideia landu. Herrira proiektua komunikatzeko bata eta gazte hausnarketatik proiektua idazteko bestea. Ideia eta aukeren "collage" bat egin, astindu eta zer atera da? guztiok osatzen dugu herria, guztiontzako espazio bat sortu nahi dugu, librea autonomoa, bakoitzaren aukerei bide egiten utziko diena, herriaren garapenean eragingo duena, potentzialitate askorekin eta inguruari lotua.
Proiektuaren borradorearen aurkezpena, eztabaida, komunikazio kanpainaren nondik norakoak eta abian jarri behar ditugu orain. Gaztetxe publiko proiektuaren azken txanpan gaude, horretarako deitu dugu biharko bilera. Beste herritan lortu dute guk zergatik ez?
Belaunaldi berriekin ideia berriak eta aurtengo Lonjero eguna hasia da forma hartzen. Lehenbiziko aldiz jaiaren ereduaz eztabaidatu da eta berrikuntzak planteatu dira. Gauza askori buruz hitzegin genuen aurreko asteko bileran ELKARLANA dela lonjero egunaren oinarri. Guztion artean eguna bera aurrera ateratzean, ardurak banatzean eta elkar laguntzean.
San Gabrielgo jaien barruan ari gara gure gazte espazioa lantzen, inolako muga eta baldintzarik gabe.Kuadrilla edo lonja batekoa bazara eta lonjero egunean parte hartu nahi baduzu aski duzu datorren ostiralean bilerara etorri, parte hartzeko gogoak izan, elkarrekin festa egiteko prest izatea.
Emakumearen espazioazere hitzegin genuen sakon, nola azken urteetan hasierako lonjero eguneko futbito "patxanga" zena zenbat profesionalizatu den, ia soilik futbolean oso trebea den jendea arituz.
Ildo horretatik hasi ginen nesken espazioaz hizketan. Ikusi genuen zein zaila den neskentzat giro horretan futbolean jolastea eta ondorioz betiko rolak errepikatu egiten zirela gurean ere. Neskak jarrera pasibotan ikusle eta mutilak jarrera aktibotan jolasean egonez. Gainera bagara futbolean hain trebeak ez garenak eta gure espazioa txapelketa horretan ere zailtasunez ikusten dugunak. Egoera hau ikusirik futbitoari alternatiba sortzea erabaki zen bileran. Futbitoan aritu nahi duenak aski izango du taldea osatu eta parte hartzea baina horrez gain GINKANA bat ere antolatuko da larunbat goizean taldeka aritu eta ondo pasatzeko.
Bazkarian parrillada aldatu eta jende ezberdinaren parte hartzeaz parrillada erraldoi bat edo gisaua egitea aipatu zen, baina lonjetan galdetzeko gelditu zen.
Azkenik lonjaz lonjako kalejirako txarangak aztertu eta lotzeko ere gelditu zen.
Aurreko bilerari jarraipena egiteko eta gauzak lotzen jarraitzeko ostiralean geldituak gara gaztetxean. Aurreko bilerara etorri ezin izan zuenak baina partehartu nahi duenak aski du ostiralean azaltzea.
Trapagarango udalak jai batzordea biltzeko deia egin du datorren astearterako. Iazkoan hauteskundeak zirela eta jai batzordea oso berandu hasi zen martxan eta horrek arazoak eman zituen, guztia azkar egin eta gauzak antolatzeko presak. Ez zen proposamenen gaineko sakoneko eztabaida bat emateko aukerarik egon eta guztia boteprontoan egin zen. Hala ere izan ziren orain arteko blokeoarekin hautsi eta hobekuntzak izan ziren. Txosnen espazio berria edo kuadrillen liga adibidez.
Tamalez iaz udal agintariek 2012rako jai batzordea arinago deitzeko asmoa azaldu bazuten ere aurten betikoetan gaude. Jakin dugu gainera udala iazko jaien gaineko inkesta telefoniko bat egiten aritu dela azken asteotan eta jai batzordeko gainontzeko kideak ez gaudela jakinaren gainean. Asteartean izango dugu hau guztiaren berri eta saiatuko gara dakiguna kontatzen. Dena den, ez egon gure zain!! hobe da direktuki jai batzordean egon, bertan gertatzen denaren berri izan eta parte hartzea!!
Zure kuadrilla, elkarte, lagun talde edo kolektiboren izenean joan eta parte hartu!! Ahotsa hartu!!
Larunbatean jokatuko da Enkarterriko bertso finala berezia izango da lehenbizikoz ariko diren 6 bertsolarietatik 2 trapagarango bertso eskolatik heldu direlako. Nuria gure irakasle maittagarria eta Barroko bertsotan herriko aitzindari eta oraingo txapelduna.
Enkarterrin gaude, mugaldekoak gara, periferiakoak. Txapelketa eta puntuaziotik haratago bertoko euskaldunak elkartuko gara txapelketan, oihu, ulu, animo eta zalaparta. Hemen bagara eta bagaude, bizi gaitezen garen moduan far westeko lurretan.
Polliki polliki baina euskal mundua zabaltzen ari da gure industriarteko mugaldetan, bereziki gazte bealunaldietan. Gure euskal izateko modua ez da gure aurrekoek izan zuten berdina, baina aurrekoek konpromisoz, ekinez eta indarrez sortutako bidetik heldu gara gu. Euskal munduekin nolabait loturik gaude eta hizkuntzak ematen duen esamolde eta jolasez baliatzen gara gure artean ari eta bizipozez aurrera egiteko. Hasiak gara euskal begiz ingurura begiratzen. Hortan ozeano handiko uharte, irla txiki dugu guretzat Trapagarango bertso eskola.
Horregatik joango gara bertsogerrillako hoolligans-ak ENKARTERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA ikustera larunbatean Barakaldora: Nuria eta Barroko sustengatzera, animatzera eta gure euskaltasuna bizitzera!! FORZA NURIA eta BARROKO! Aupa bikote zuekin gaude!! MEATZARI ANTZERA, TXAPELA TRAPAGARANERA!
Salcedillo estarta 12bis TRAPAGARAN (BIZKAIA) basetxegaztetxea@gmail.com
Elkarrekin bildu garelako, amesten dugu. Amestu, sortu, eragin eta eraiki. Plastikozko bizimodutik at beste mundu bat badelako. Beste bizi bat badelako. Gure izaeran oinarritua, harremanetan, talde lanean, sorkuntzan... Herria maite dugulako. Herria bizi nahi dugulako. BASETXEA AMETSEN ERREPUBLIKA.